Agian, ahaztura horren beste arrazoi bat zinemagileak berak ean dezake. Screen Memories: The Hungarian Cinema of Márta Mészáros argitalpenerako Catherine Portugues akademikoarekin batera, komunismoa gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaz nola hitzartzen zen azlatzen dio, baina errealitatea zen haiek fabrikara joaten zirela eta gero lan bikoitza zutela etxean.
Patriarkatuak ez zuten harresirik ulertzen. Budapesten zinema ikasten utzi ez zion patriarkatu bera, eta azkenean unibertsitatera Moskura Joan zen. Seguruenik irabazi egin zuen, irakasle gisa Alexander Dowzhenko eta Wsevolod Pudowkin bezalako zinema sobietarreko handiak izan baitzituen ,eta Otar Iosseliani, Kira Muratova, Serguéi Paradzhánov, Larisa Shepitko, Aleksandr
Sokúrov edo Andrei Tarkovsky-ren gela berberetatik igaro zen. Azken batean, Mészárosek estigma bikoitza jasan du Mendebaldearen begietatik: Ekialdeko zuzendaria izatea eta emakumea izatea. Beti saiatu zen gizonak nagusi ziren industria batean lekua egiten, eta lortu egin zuen. Etengabe balioztatzearen alde borrokatzera behartzen zuen harlauza hori oso astuna izan zen 90eko hamarkadatik aurrera. Pixkanaka bere izena ahanzturan erori zen. Hungariako National film Institute-k azken urteotan bere lanaren zati handi bat berrezartzeko erabakia hartu zuen arte. Horrekin batea, Europako Zinemaren Akademiak iaz eman zion saria ere jaso zuen.
Eta beti egin zuen, zine-hizkuntza aberatsa zabalduz , emakumeen ikuspegitik: “nire filmak politikoki bakarrik interpretatzen badituzu, ikusten duzu botere-harremanak mendez eta gizonezko zuzendariek egiten dituzten bezalakoak ez direla”. Haren filmak, hain zuzen , pertsonalak , politikoak , zintzoak , feministak eta benetakoak dira.
Otsailaren 3a, ostirala, 19:30
La muchacha
Otsailaren 10a, ostirala, 19:30
Adopción
Otsailaren 17a, ostirala, 19:30
Nueve meses
Otsailaren 24a, ostirala, 19:30
Diario para mis hijos
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema
Abenduko lehiaketa
Leihaketa berria "Gaur Zinemaren Historia"
Urtarrila 2023
Foco Punto de Vista
Urtarrila 2023
SAHARAKO ZINEMA
Otsaila 2023
Nafarroako Filmoteka
Otsaila 2023
El Ateneo presenta...