Hilabete honetan Nafarroako zinemari eskainiko diogun lehen jardunaldian, Nafarroak Gobernuaren Generazinema laguntzen bidez diruz lagundutako lanak aurkeztuko ditugu. Filmotekan aldian-aldian erakusten direnak. Lehenengoa animazioko film laburra izango da, edizio honetako Goya sarietarako hautagaia Amanece la noche más larga, eta Zinemaren Akademiaren sari-banaketaren ekitaldia baino egun batzuk lehenago ikusi ahal izango dugu. Egun horretan bertan , Non dago Mikel? dokumentala berreskuratuko dugu.
Bigarrena, berriz, Filmotekako Zinema Liburuen Bildumaren azken bi liburuak aurkezteari lotuta dago; Hurrenez hurren, Maria Francés Tuterako aktoreari eta Cruz Baleztena zuzendari artistikoari buruzkoak dira. Hilaren 9an, osteguna, Viento del norte filma berreskuratuko dugu. Film horretan Nafarroako aktorea agertzen da , eta ohorezko aipamena jaso zuen Donostiako Zinemaldian.
Otsailaren 2a, osteguna, 18:00
Amanece la noche más larga
Otsailaren 2a, osteguna, 19:30
Non Dago Mikel?
Otsailaren 9a, osteguna, 19:30
Viento del Norte
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema
Abenduko lehiaketa
Leihaketa berria "Gaur Zinemaren Historia"
Urtarrila 2023
Foco Punto de Vista
Urtarrila 2023
SAHARAKO ZINEMA
Otsaila 2023
El cine de Márta Mészáros
Otsaila 2023
El Ateneo presenta...