Mutila geratzen da. Baita neska bat ere. Zelaian paseatzen dute, ibai baten ertzaren bila galtzen dira, aurkitu, jan , bainatu, jolastu, ura bota, harea eta lokatza bota, bateria jotzeko ere elkartzen dira, musika entzuteko, feriara joateko, aulki hegalariak, dantza, ibaira berriro joateko, berriz bainatzeko, berriro jolasteko…Baina zerbait aldatu da. Ez dakigu haien artean edo ikusteko gure moduan bakarrik, Agian hor egon zen beti. Hasieran, bazirudien mutilari neska gustatzen zitzaiola; orian, berriz, badirudi neskari mutila gustatzen zaiola, eta hark ez duela estimatzen.
Ibaiara itzuli eta lokatza bota dute. Neskari begian zerbait sartu zaio, eta , orduan, kamera harengan zentratzen da, mutilaren eskuetan, haren hitzen eragina neskarengan , hain hauskorra, hain bakarrik. Eta gero etxera buelta bizikletaz.(…)
Apurka-apurka kontakizuna neskaren eskutik iristen da (…), hura falta den arte. Hamabost urteak gogora ekartzen dituen abesti baten erritmoan, bizikletan buelta horren ondoren, filmaren minutu batzuk geratzen dira , ibai beraren ondoan, mutil berarekin, baina beste neska batekin, bera ere gorra. Orain keinuak ez dira berdinak , ez dago maitasun-tentsioa bideratzen duen nerabeen erasorik. Orain kontzientzia dago, keinu onartuak, orain bikote bat dago, lehen maitasuna.
Gero , off-eko ahots bat entzungo dugu, neska berriarena, testu bat irakurtzen, gutun bat bezala, mutilarekiko maitasuna kontatzen,lehen aldiz maitasuna nola egin zuten eta ordutik dena aldatu da, beste distantzia bat sortu da, gurutzatu egin behar dena, beste muga bat…Eta, bitartean, ibaia ikusten dugu. Eta gero biak batera. Besterik ez. Ordu eta hamar minutu eskas igaro dira susmatzen ez genuen muga batean, lehen maitasunaren atarian. Muga hori behin bakarrik gurutzatzen da bizitzan, eta beste adin batera, beste mundu batera, iristeko aukera ematen du. Une hau ez da itzuliko. Izan zen”
(Pablo García Canga, “Dos amigos”, http://www.elumiere.net/exclisivo we b/dosamigos/dosamigos.php)
Urtarrilaren 26a, osteguna, 19:30
L''estate di Giacomo
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema
Abenduko lehiaketa
Leihaketa berria "Gaur Zinemaren Historia"
Urtarrila 2023
SAHARAKO ZINEMA
Otsaila 2023
El cine de Márta Mészáros
Otsaila 2023
Nafarroako Filmoteka
Otsaila 2023
El Ateneo presenta...