Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa

Satyajit Ray

2020ko iraila

(Calcuta 1921 - Calcuta, 1992) Bere jaiotzaren mendemugarako hilabete batzuk falta diren arren, Satyajit Ray maisu hinduaren pelikula batzuk oroituko ditugu. Ezezagunak, baina bere Apu trilogía berezia bezain baliogarriak. 
 
Rayk 37 film zuzendu zituen. Zinearen sormenean erakutsi zuen parte hartzea ez-ohikoa zen eta bere pelikulen espresio pertsonala gutxitan ikusten zen zinean.  Zuzendu, gidoiak idatzi, musika partiturak konposatu, argazkigintzaz arduratzen zen eta baita aktoreen kontratazioan. Zuzendaritza artistikoa eta muntaiarekin erlazio zuzena ezarriz. incluso diseñando sus propios títulos de crédito y material publicitario. Zinegilea izateaz gain, idazlea, editorea, ilustratzailea, diseinatzaile grafiakoa eta zine kritikaria. Hainbat zine sari garrantzitsu jaso zituen bere ibilbide ospetsuan zehar. 1992an ohorezko Oscar bat jaso zuen zendu aurretik. 
 
60. hamarkadan zehar, Apu trilogiaren arraska eta gero, Rayk filmazio sail batzuk egin zituen. Bere osotasunean, kritikariek diote, emakume hinduaren erretratu zinematografiko onenetarikoak kontsideratzen direla. 1964an Rayk Charulata egin zuen, garai honetako gailurra, bere lanari dagokionez. Kritikari askok, bere lan onena kontsideratzen dutela. ​ Nastanirhan oinarritua, Tagoreren istorio motz bat da, non Charuren istorioa kontatzen du. XIX. Mendean, Bengalan dagoen emazte bakartiaz eta bere anaiordearekiko dituen sentimendu gorakorrez mintzo da. Garai honetako beste pelikula batzuk: Teen Kanya (hiru ahizpak, 1961), Abhijan (espedizioa, 1962), Mahanagar (Hiri handia, 1963), Kapurush (Beldurtia, 1965Mahapurush (Saindua, 1965). 1965etik aurrera, detektibeen, zientzia fikzioa eta drama historikoei buruzko filmak eginen ditu.  Gai anitz hauetaz gain, esperimentazio formala ere landuko du. India garaikidearen bizitza aldaketei buruz mintzo da. Etapa honetako pelikula onena Nayak (heroia, 1966) kontsideratzen da. Bertan, aktore famatu batek kazetari batekin hitz egiten du tren batean 24 ordutan zehar. Etapa honetan (60. hamarkada) gure saila 5 izenbururekin aurkezten da. 

Egitaraua

Irailaren 2a, asteazkena, 20:00 o.
La gran ciudad

Irailaren 9a, asteazkena, 20:00 o.
La esposa solitaria

Irailaren 16a, asteazkena, 20:00 o.
El santo

Irailaren 23a, asteazkena, 20:00 o.
El cobarde

Irailaren 30a, asteazkena, 20:00 o.
El héroe

Abono Salmenta
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, ordu-erdi lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

2020ko iraila
Nafarroako Filmoteka

2020ko iraila
PDV fokua

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información