Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa

Palestinako Zinema II

2019ko iraila

Bigarren aldiz, Nafarroako Filmotekak kultura Palestinarra hurbiltzen dio zinemazaleei. Zinema da, izan ere, erresistetzia-kultura honen adierazpenik garrantzitsuenetariko bat, Apartheid eta politika kolonialistak jasan behar dituen, eta bere duintasuna eta biziraupenagatik borrokatzen duen herri bat, alegia.

Zinema industria sendo baten gabeziak Palestinan filmen ekoizpena atzeratu zuen. Baina azken hamarkadetan, zinema Palestinarra gizarte honen bizimodua irudikatzen duten filme eta zuzendarien ugaritzea jasan du. Palestinako komunitatearen heterogeneotasuna islatzen, lanetan kontaera eta formatuen ugaritasuna ikusi ahal da. Ziklo hau 2 dokumental eta 2 fikzio filmak osatzen dute, herri honek aurre egin behar dituen eguneroko erronken ikuspegi zabala ematen dutenak. Palestiarrentzat, izan ere, okupaziozko hamarkada ugarien aurkako erresistentziaren eta biziraupenaren adierazpen bat da zinema.

Lehenengo proiekzioan azken Goya sarietako irabazleekin egongo gara, eta eztabaida bat izango dugu filmaren ondoren. Programa hau, SODePAZ, Internazionalistak Auzolanean eta Nafarroako Filmotekak bultzatua, hausnarketa sozial eta politiko batean parte hartzera gonbidatzen gaitu.

Egitaraua

Irailaren 4a, asteazkena, 20:00 O.
Gas the Arabs

Irailaren 11, asteazkena, 20:00 O.
Invitación de boda

Irailaren 18a, asteazkena, 20:00 O.
Domicilio Privado

Irailaren 25a, asteazkena, 20:00 O.
Roadmap to Apartheid

Abono Salmenta
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, ordu-erdi lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago emango.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

2019ko iraila
Beltza Weekend

2019ko iraila
Nafarroako Filmoteka

2019ko iraila
Foco Punto de Vista

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información