Gaurkotasuna
2019 2018
Stanley Donen. In Memoriam
Berriki desagertutako zinemagileei Filmotekan eskaintzen diegun hirugarren zikloa. Lehena Bernardo Bertolucci izan zen, ondoren Agnès Varda, eta orain Stanley Donen omendu nahi dugu, zinemaren urrezko garaian istorio bikainak sortu zituena.

1924an Ameriketako Estatu Batuetan jaioa, iragan otsailaren 21ean hil zen, bizitza osoa ikuskizunaren mundura eskaini ostean, dantzari, koreografo eta zinema zuzendari gisa. Bere musika-hezkuntzak generoaren espezialista bihurtu zuen (Bodas reales, Cantando bajo la lluvia, Siempre hace buen tiempo, Siete novias para siete hermanos, Un día en Nueva York, etab.), eta genero horretan maisulanak eta klasikoak lortu zituen. Baina ez zituen soilik abesten eta dantzatzen ziren filmak egin, obra dramatikoak, thrillerrak, komedia eta baita zientzia fikzioa ere (Saturno 3) landu zituen. Ia beti izan zuen arrakasta, batez ere bere genero gogokoenean, baina baita bestelako filmekin ere: Charada, Dos en la carretera edo Indiscreta. Film horiek ez ziren horrenbeste identifikatu bere izenarekin eta, hori dela eta, Hollywoodeko zinemagile handienetako baten artea gure aretoan gogora ekarri nahi dugu. 

***

Viernes 7 de junio: Dos en la carretera (Stanley Donen, 1967)

Viernes 14 de junio: Cantando bajo la lluvia (Stanley Donen y Gene Kelly, 1952)

Viernes 21 de junio: Indiscreta (Stanley Donen, 1958) 

Viernes 28 dejunio: Charada (Stanley Donen, 1963)

itzuli
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información