Gaurkotasuna
2019 2018
Iruña beltza. The French Connection
Baluarte jauregiak, bosgarren urte, literatura eta zinema beltzari eskainitako Pamplona Negra Jaialdia jasoko du.
     Baluarte jauregiak, bosgarren urte, literatura eta zinema beltzari eskainitako Pamplona Negra Jaialdia jasoko du. Osotara intrigaz eta krimenez betetako bost jardunaldi izango dira, urtarrilaren 22tik 26ra egingo direnak. Nobela eta zinema beltzaren inguruko jardunaldiak izango dira, baina “Noir” izaera horrekin lotutako beste diziplina batzuk ere jasoko dira: musika, irratia, gastronomia, ibilaldiak hirian zehar… Baluartek, Nafarroako Filmotekak eta Iruñeko Planetarioak antolatuta, Pamplona Negra: The French Connection berriro ere idazleen eta irakurleen, gidoilarien eta zinemagile eta ikusleen eta sortzaileen eta publikoaren arteko topagunea izango da.
 
     Zinema hitzordu berezia izango da ekitaldi honetan eta oraingoan Frantziako zinema beltzaren aukeraketa izango du bere programazioan. Hala ere, zinemako saila “El halcón maltés” (John Huston, 1941) filmak irekiko du, genero honen oinarriak jarri zituen obra baita. Gainera izen bereko nobelaren idazlearen, Dashiell Hammet, jaiotzaren 125. urteurrena izango da (1894-1961). Ondoren, Frantziari erreferentzia egiten dion eta Louis Mallek 1958an zuzendu zuen “Ascensor para el cadalso” filma ikusteko aukera izango dugu. Zikloa Frantziako beste film batekin itxiko da “A pleno sol “(1960), René Clementena. Baina azken horren aurretik, Espainiako zinema beltzaren film adierazgarri bat proiektatuko da, “El alquimista impaciente” (2002). Proiekzioaren egun horretan filmeko zuzendaria, Patricia Ferreira, eta nobelaren egilea, “Lorenzo Silva” ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu “Palabra hecha cine” izena duen hitzaldian.
 
http://www.baluarte.com/cas/actualidad/-/el-festival-pamplona-negra-traspasa-fronteras-en-su-quinta-edicion-que-se-celebrara-del-22-al-26-de-enero-1
itzuli
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información