Gaurkotasuna
2019 2018 2017
Saio bereziak
José Julio Apesteguía. "The Blue Eyes Whistler"
26.12.2018 Saio bereziak
Urtea Gabonei eskainitako “Saio bereziekin” hasiko dugu.
     Lehenengoa ez da film baten proiekzioa izango, film ezagunen soinu bandetako abestien errezital bat baizik. Abestiak nazioarteko txapelduna den José Julio Apestegiak (The Blue Eyes Whistler) txistukatuko ditu, 20 kanta guztira, eta film bakoitzari dagozkion irudiak ikusiko ditugu aldi berean.
 
     Bestalde, nahitaez programatu dugu garai honetako film klasiko bat, ¡Qué bello es vivir!, pantaila handian ikusi ahal izateko eta baita arrazoi solidario batengatik ere. Klasiko handi honen proiekzioak Tropinka en Romanovka (Errusia) zentroa laguntzeko funtsak jasoko ditu. Zentroak Juan Bonal Fundazioaren laguntza jasotzen du eta batez ere alkoholismoa dela eta suntsitutako etxeetatik datozen 70 mutil eta neska jasotzen eta babesten dituen zentroa da. Alicia Gonzalo, Santa Anako Karitatearen Ahizpen kongregazioko erlijiosoak, 20 urte eta gero eta zailtasun handiak pairatu ostean, Errusiako unibertsitatean gaztelerako irakasle izatea lortzeaz gain, Romanovka hiri txikian besteak laguntzeko bere ametsa bete du. Hiri hori oso militarizatua dago, arazo sozial larriak ditu eta, zoritxarrez, umeak dira kaltetuenak.
itzuli
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información