Gaurkotasuna
2019 2018 2017
Retrospectiva Helena Taberna
Nafarroako Filmotekak hurrengo astetako programazioaren zati bat Helena Taberna zinemagile nafarraren filmik garrantzitsuenak biltzeari eskainiko dio.
   Bere lehen lana Yoyes (2000) filma izan zen. Filmean emakume baten bizitza kontatzen da, ETAko zuzendaritzaren arduraduna izan zen lehendabiziko emakumearena, alegia. Gaur egun Yoyes filma erreferentea bihurtu da terrorismoari buruzko nazioarteko zineman eta munduko telebista programazioetan ere ikus daiteke.  
 
 Extranjeras film luze-dokumentala 2003ko Semincin aurkeztu ostean aretoetan estreinatu zen eta gure herrialdean bizi diren emakume etorkinen begirada sakona aurkezten du. 2008 urte amaieran La Buena Nueva filma estreinatu zuen eta Pusaneko (Hego Korea) Nazioarteko Jaialdian aurkeztu ostean, 16 sari jaso zituen mundu osoko zein estatuko jaialdietan. Nagore 2010.urteanegin zuen eta film horretan erizaintza ikasten hari zen eta San Ferminak ospatzen ari zen neska baten hilketa bortitza kontatzen digu. Valladolideko Seminci jaialdian aurkeztu zuen eta arrakasta handia lortu zuen. Ondoren, areto komertzialetan estreinatu zuen. 2002. urtean Helena Tabernak bere ekoizpen-etxea sortu zuen “Lamia Producciones” deiturikoa eta bere azken luzemetraia, Acantilado” (2016) horrela ekoiztu du. 
itzuli
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información