Gaurkotasuna
2018 2017
RoofTop Zinema 2018. Izarrekin dantzatzen
Elkarren segidako bostgarren urtea izango da hau Filmotekako programazioan Nafarroako Liburutegiko Aretoan emanaldiak eten eta Baluarteko terrazara lekualdatzen dena, aire zabalean egiten den zinemarekin bat eginik.
     1518. urtean, Estrasburgon (Frantziaren ipar-ekialdean), gaixotasun arraro bat detektatu zuten, geroago “dantzaren izurritea” esan ziotena. Zenbait pertsona egonezinez mugitzen eta dantzatzen hasi ziren, atsedenik gabe zenbait egunetan, guztiz ahitu arte eta, kasu askotan, hil arte. Zehazki, duela 500 urte gertatu zen. Ez dugu nahi berriro halakorik gertatzea, baina gertakari bitxi hori aitzakia gisa erabiliko dugu V Roof Top jaialdiaren programazioa dantzaren inguruan antolatzeko, zinemaren historian garai bat markatu zuten hiru film hautatuta. Azkeneko egunean, proiekzioaren amaiera gisa, swinga dantzatzeko aukera izango dugu; izan ere, dantza gure gaueko saioetako protagonista ere izatea nahi baitugu, eta Friedrich Nietzsche filosofoak esaten zuen moduan, “Pitin bat edo zerbait dantzatu ez garen egunak galdutakotzat jo beharko genituzke”, edo Vicki Baum idazleak baieztatu zuen moduan, “Badira bidezidorrak zoriontasunera heltzeko, eta dantza haietako bat da”.
 
Uztailaren 24an, asteartea. 22:15ean
 EURIPEAN KANTATZEN (Singin’ in the Rain, 1952)
 
Uztailaren 26an, osteguna. 22:15ean
 GREASE (1978)
 
Uztailaren 28an, larunbata. 22:15ean
 LA LA LURRALDEA (La La Land, 2016)
Larunbatean, filma eman eta gero, swing saioa egongo da Baluarteko areto batean, Pamplona Swing elkartearekin elkarlanean antolatuta.
itzuli
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información