Filmotekako sarreren aurretiko salmentaren murrizketak
Nafarroako Filmotekak hilabete lehenago egiten du aurrera programazioa.
Normalean, aldi berean ,sarrerak aldez aurretik erosteko aukera ematen da.
Hala ere, pandemiaren eta haren bilakaeraren kurba bihurrien ondorioz, aforoak eta aretoaren irekiera bera osasun-agintarien jarraibideen mende daude, eta noiznahi erabaki ditzakete aldagai horiek.
Hori dela eta, etorkizun hurbilean eskuraezin egon daitezkeen sarrerak aldez aurretik saltzearen ondorioz deskonponketarik gerta ez dadin, Nafarroako Filmotekak aldez aurretik saltzeko epeak mugatzea erabaki du.
Agintariek erabakiak hartu ahala, sarrerak saltzen joango gara. Barka itzazue eragozpenak eta, aldi berean, eskerrik asko Filmotekan jarritako konfiantzagatik.