Gaurkotasuna
2020 2019 2018
Ezinbesteko zinema 2020
La vida futura
Nafarroako Filmotekan sendotutako zikloetako bat Ezinbesteko Zinema da, modu ordenatuan Zinemaren Historian arrasto gehien utzi duten filmak berreskuratzen dituena. Funtsean, hori da Zinemateka baten funtzioetako bat, “Zazpigarren Artea” delakoaren etiketa merezi izan duten lanak aurkeztearena, alegia.
Bederatzigarren urtez jarraian, Nafarroako Zinematekak ziklo hau antolatzen du, zer da zinema? galderari zinema klasikoaren bidez erantzuna ematen laguntzen digutun filmak aurkeztuz.
Aurreko denboraldietan bezala, eskaintza Filmotekak dituen programazio proposamen ugarietara moldatu da. Hamarkada bakoitzeko bi saio eskaini beharrean, bakarra eskainiko dugu.
Ezinbesteko obren berrikuste kronologiko honetan, zinema mutua ekarriko dugu gogora, orain dela 100 urte egindako filma eskainiz (El Golem). Ondoren, 1930eko hamarkadako filma ikusiko dugu, etorkizuna irudikatzen zuena (La vida futura).
 
 
Ezinbesteko zinema 2020
 
Urtarrilak 22, asteazkena: El Golem (Paul Wegener, 1920)
Urtarrilak 29, asteazkena: La vida futura (W. C. Menzies, 1936)
Otsailak 5, asteazkena: Arroz amargo (Giuseppe De Santis, 1949)
Otsailak 12, asteazkena: Trono de sangre (Akira Kurosawa, 1954)
Otsailak 19, asteazkena: La jauría humana (Arthur Penn, 1966)
Otsailak 26, asteazkena: Le souffle au coeur (Louis Malle, 1971)
Martxoak 4, asteazkena: Mi vida como un perro (Lase Halstrom 1985)
Martxoak 11, asteazkena: El rey pescador (Terry Gilliam, 1991)
Martxoak 18, asteazkena: La casa de las dagas voladoras (Zhang Yimou, 2004)
Martxoak 25, asteazkena: La lección (K. Grozeva, P. Valchanov, 2014)
itzuli
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información