Gaurkotasuna
2019 2018
Home Movie Day
27.09.2019 Home Movie Day
Urriak 17 ostegunean, Nafarroako Filmotekak beste behin ere ospatuko du Home Movie Day, etxeko eta zaleen zinemari eskainitako nazioarteko eguna.

Mugimendu hori Ameriketako Estatu Batuetan hasi zen 2002an (aurten bere XVII. edizioa ospatuko du) filmen artxiboen espezialista talde baten eskutik. Izan ere, jendeari norbanakoen oroitzapen zinematografikoak gordetzearen garrantzia ezagutzera eman nahi zioten. Ordutik, ekitaldi hori hazten joan da eta egun hamabi herrialdetan batera ospatzen den jaialdia da.

Aurreko edizioetan bezala, gure zinematekako erakusketa Filmotekako Artxiboan materiala utzi duten zaleen aitortzara dago zuzenduta batez ere. Emandako materialari esker, mugimendu-irudiaren ondare historikoa aberasten laguntzen dute. Saioan azkenaldian Filmen Artxiboan jasotako gordailuen atalak ikusi ahalko dira. Ondorengo hauek filmatutako atalak erakutsiko dira: Antonio Alonso, Luis Mayor, Luis Urriza, Juan Cruz Alli, Inocencio Aierbe, Víctor Martínez de Lizarraga eta Elizalde Fernández familia.


Ez bota zure film zaharrak! Nafarroako Gobernuko Filmen Artxiboak super 8mm, 8mm, 9,5mm eta 16 mm-ko zure filmak jasotzen ditu ondoren gorde, katalogatu eta artxibatzeko. Emandako materiala digitalizatuko da kontsulta eta dokumentazioa errazteko eta senideei edukiaren kopia emateko.

itzuli
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información