Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

The Basques of Santazi / Garazi

Urtarrilaren 28a, osteguna
20:00

Garazi (1959)
      1959. urtea, zinemagileen kamerak eta jakin-mina Arnostegi gisa ezagutzen den paraje ezagunera igotzen dira, Orbaitzeta eta Eiheralarre arteko mugako txokora. Han igarotzen ditu udaberri-udako hilabeteak Ellande Etchehandy artzainak goi-mendiko bordan. Dokumentalak mendian haren bizimoduaren egunerokoa jasotzen duten irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu zuri-beltzean: lainoa, bakardadea, oholezko teilatuak, arropa-garbiketa ubidean, irrintzi bidezko komunikazioa eta salmenta-egun zoriontsuak Garaziko azokan. Filma jada galduta dagoen bizimoduaren erretratu leiala da, goi-mendietako artzainaren bizimodua, dokumentalaren egileek “gogorra bezain harrigarria eta poetikoa” gisa kalifikatzen dutena.
 
The Basques of Santazi (1987)
      Sandra Ott-en (The circle of Mountains (1981) azterketa bikainaren egilea, filma Leslie Woodhead-ekin batera izenpetzen duena) ikerketa antropologikoetan oinarriturik, dokumental hau liburua bezain erretratu zehatza eta egokia da. Saint-Engrance herrixka zuberotarrean, Pirinioen oinetan, Belagua bailararen beste aldean, bizi diren bi familia baserritarren eguneroko bizimoduaren berri ematea du xede. Errealizadore britainiarrak arduratu ziren bi urtez bi euskal baserriren bizimodua eta horren gizarte-eraginak biltzeaz, zehazki, 80ko hamarkada amaieran, bertako biztanleak munduarekin lotuko zituen asfaltozko pista estreinatu berri zutenean eta, hara bitartean, kanpotik, beren sukaldeetara telebista bitartez iristen zen gutxietakoa Dallas seriea zenean; “denak itxura onekoak” ziren mundu irreala, Mayi Goillart-ek, protagonistetako batek, definitzen zuen gisan. Urtarotik urtarora, elurretatik eguraldi eguzkitsuetara, trantsumantziatik txerri-hiltzera, bizimoduak aurrera darraio bere une gogorrekin eta, batez ere, bizimodu hori azkenera iristen ari denaz jabetzetik sortzen den kantu mingotsarekin. The Basques of Santazi landa-eremuko bizitzari buruzko kanpo-lana da, baina, baita, euren agonia motelaren erretratua ere.
Garazi (1959)
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 26 minutu
 
The Basques of Santazi (1987)
 
Dirección: Leslie Woodhead
Idioma:V.O. en francés con subtítulos en castellano
Duración: 52 minutos

Sarrera: 3 €

Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.